Gizartea -
Tragedia errepidean
Tuterako bizilagun bat hil da Zaragozan izandako istripuan
Biktima 74 urteko gizonezkoa da. Beste lagun bat larri zauritu da, baina haren nortasuna ez dute jakitera eman.
Erredakzioa
74 urteko gizonezko bat hil da eta beste bat larri zauritu da, gidatzen zituzten ibilgailuek elkar jo ostean, Tarazonan (Zaragoza).
Hildakoa Tuterako bizilaguna da (Ezequiel Z.M.), Espainiako Gobernuak Aragoin duen ordezkaritzak zabaldu duenez. Zaurituaren nortasuna, berriz, ez dute jakitera eman. Ezbeharra 08:45ean gertatu da, N-121 errepideko 2.800 kilometroan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea