Gizartea -

Madrilen

Emakumea bat hilerrian aurkitu dute, 3 urte bila eman ostean

Gaindosi baten ondorioz hil zen, alde egin eta hurrengo egunean. Inork ez zion amari deitu, gorpua ezagutzera joateko, horregatik, zenbaki batekin identifikatu eta hilobiratu egin zuten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

25 urteko Paloma Cerdanen gorpua Almudenako hilerrian (Madrilen), izenik gabebo nitxo baten aurkitu dute, eitb.com jakinarazi duenez.

Emakumea orain dela 3 urte joan zen etxetik, eta harrezkero amak ez du alabaren berririk izan. Alde egin aurretik, honako mezua bidali zion amari: "Zergatik naiz honelakoa?"

Amak hiru urte eman ditu alabaren bila, eta Poliziaren utzikeria salatu du; izan ere, bere desagerpena salatu zuen unean, gorpua Poliziaren Morgean zegoen.

Hain zuzen, Cerdan gaindosi baten ondorioz hil zen, alde egin eta hurrengo egunean. Inork ez zion amari deitu, gorpua ezagutzera joateko, horregatik, zenbaki batekin identifikatu eta hilobiratu egin zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea