Gizartea -
Kale indarkeria
AHTko zaintzaile baten autoa kaltetu dute Beasainen
Euskal 'Y'ko jagolearen ibilgailuaren lau gurpil zulatu dituzte eta AHTren aurkako pintadekin aurkitu dute.
Erredakzioa
Euskal ''Y''ko obretako zaindari baten ibilgailua lau gurpil zulatuta zituela azaldu da gaur goizean Beasainen. Horrez gain, Abiadura Handiko Trenaren (AHT) aurkako pintadekin azaldu da.
Opel Corsa autoa Beasaingo Gipuzkoa Plazan aparkatuta zegoen. Bertan ezezagun batzuk lau gurpil&' || 'nbsp; zulatu eta pintadak egin dizkiote kapotean eta ateetan, AHTren aurkako leloekin.
Ertzaintzaren patruila bat ibilgailuak dituen kalteetaz ohartu da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea