Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

'Aitortza eta justizia' eskatu dute Basaurin indarkeria matxistaren biktimek

Guztira 72 izar more eskegi dituzte udaletxe aurrean dagoen zuhaitzean, aurten estatuan gizonezkoek hildako emakume eta adin-txikiko bakoitzeko bana.

Biolentzia matxista jasateagatik ez dutela lotsatu behar esan dute biktimek

1:25

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Basaurin "zuen argia gogoan" mezua zabaldu du lau haizetara Zure ondoan elkarteak, 2017an, indarkeria matxistaren biktimak omentzeko egin duen ekitaldian.

Guztira 72 izar more eskegi dituzte gaur goizean, udaletxe aurrean dagoen zuhaitzean, aurten estatuan gizonezkoek hildako emakume eta adin-txikiko bakoitzeko bana. Dozenaka pertsonek hartu dute parte ekitaldian, tartean indarkeria matxistaren biktimak.

Aitortza, justizia eta erreparazioa eskatu dute egunerokotasunean bizirauten dabiltzan biktima horientzat. Halaber, indarkeria matxista jasateagatik lotsatu egin behar dutela dirudiela adierazi dute biktimek, eta adierazpen hori justizia erakundeei eta gizarteari luzatu diete.

Salatzen dutenez, justizia arloko eta erakundeetako profesional askok ez dute arazoa behar bezala ezagutzen, beraz, ezin diete informazio egokia eman eta ezin dute ulertu biktimek bizi dutena. Ondorioz, bere egoera frogatu beharrean sentitzen direla azpimarratu dute.

Egoera horren aurrean, emakume askok atzera egiten dute salaketa jartzeko orduan. Bizitako sufrimenduari, auzibidean jasandakoa frogatu beharra eta bide horretan sentitzen duten bakardadea gehitu behar zaizkiolako.

Etorkizunerako desio argi eta garbia dute: izar bat bera ere jarri beharrik ez izatea.

----------------------------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Basauriko albisteak Tratu txarrak Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Gaurko azken orduko albistea Tratu txarren biktimentzako gida