Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Emakume bat hil du ustez haren bikotekideak Bartzelonan
Esquadra Mossoek gizonezko bat (34 urte ditu) atxilotu dute astearte goizaldean, emaztea hiltzea egotzita.
Agentziak | Erredakzioa
Esquadra Mossoek gizonezko bat (34 urte ditu) atxilotu dute astearte goizaldean, emaztea hiltzea egotzita, Sant Adria de Besos herrian (Bartzelona).
Mossoek ohar batean jakitera eman dutenez, gizonezko batek indarrez emaztea hil zuela jakinarazi zieten udalerriko polizia-etxeko agenteei 09:00ak aldera.
Agenteak bertaratu egin ziren, eta emakumearen gorpua ikusi zuten. Geroago, Badalonako poliziek ustezko egilea aurkitu eta atxilotu zuten.
---------------------------------
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.