Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Gizon bat kartzelatu dute, Abadiñon bikotekideari sexu-erasoa egitea egotzita

Emakumeak 112 zenbakira deitu zuen, bikotekidearen etxean atxiki zegoela eta sexu erasoa jasan zuela salatzeko.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

46 urteko gizon bat kartzelatu dute Basauriko espetxean, asteartean Abadiñon bikotekidea atxikitzea eta sexu erasoa egitea egotzita.

Ertzainek goizaldeko hirurak aldera atxilotu zuten gizona, emakumeak bikotekidearen etxean atxiki zegoela eta sexu erasoa jasan zuela salatzeko 112 zenbakira deitu ostean.

Ertzainek etxe horretan bertaratu eta bien kontakizuna entzun eta gero, gizona atxilotu zuten ustezko sexu delitua eta legearen aurkako atxiloketa delitua egotzita.

Gizona aginte judizialaren esku utzi zuten astearte arratsaldean eta epaileak Basauriko espetxean sartzeko agindua eman zuen, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak asteazkenean jakitera eman duenez.

---------------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gizartea Gaurko azken orduko albistea Abadiño Durangaldea gaur