Gizartea -

Fabrikazio akatsa

Nissanek 2 milioitik gora ibilgailu aztertuko ditu mundu osoan

2003 eta 2006 artean egindako ibilgailuak dira ikuskatu behar dituztenak, ignizio-akatsa dutelako. Enpresako bozeramaileek ez dute akats horrek istripurik eragin izanaren berri.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nissan ibilgailuen ekoizle japoniarrak 2,14 auto ikuskatzera deitu ditu mundu osoan ignizioan akatsa izan dezaketelakoan. Enpresak argitu duenaren arabera, akats horrek arazoak sortu ditzake motorrean.

Nissanek azaldu duenez, ikuskatu beharreko ibilgailuak sei herrialdeetan egin dira; Espainian, Japonian, AEBtan, Erresuna Batuan, Txinan eta Taiwanen, 2003ko abuztua eta 2006ko uztaila bitartean.

Ikuskaketa egiteko deia multinazional japoniarrak historian egindako hirugarren handiena da eta Cube eta Mikra (herrialde batzuetan Marcha izenaz saltzen da) modeloei eragiten die, dozena bat modeloren artean.

Nissanek ez du zehaztu akatsa konpontzeak zenbat diru eskatuko duen, ezta horrek bere emaitza ekonomikoetan izan dezakeen eragina. Hala ere, konponketa "merke samarra" izango dela adierazi dute eta 25 minutu besterik ez omen dira beharko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea