Gizartea -
Bizkaia
Familia bat atxikituta eta ahoa bozatuta izan dute Sopelan, etxean lapurtzeko
Lapurreta joan den ostiralean, hilaren 22an, gertatu zen. Antza, hiru lapurrak banatzaile gisa aurkeztu ziren eta atea zabaltzean etxea garbitzera sartu ziren.
eitb.eus
Familia bat hainbat orduz atxikituta eta ahoa bozatuta izan dute Sopelan (Bizkaia) lapurrek etxea garbitzen zuten bitartean, Radio Euskadik jakinarazi duenez.
Lapurreta joan den ostiralean, hilaren 22an, gertatu zen arratsaldeko lehen orduan. Antza, hiru lapurrak banatzaile gisa aurkeztu ziren, eta atea zabaltzean etxea garbitzera sartu ziren, bertan zeudenak atxikituta eta ahoa estalita hainbat orduz izanik.
Halaber, lapurretarekin aurrera jarraitu zuten senide gehiago heldu arren. Horiek ere barrura sartu, lotu eta ahoa estali zieten lapurtzen jarraitzeko.
Ertzaintza lapurretaren nondik norakoak ikertzen ari da eta hiru pertsonaren eta ihes egin zuten ibilgailuan kanpoan itxaroten egon zen laugarren baten bila ari da.