Gizartea -

GASTEIZ

Baimenik eta segururik gabe gidatzeagatik auzipetu dute, Gasteizen

Bideko segurtasunaren aurkako delitua egotzi diote 42 urteko gasteiztarrari.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ibilgailuen azterketa teknikoa pasatu gabe, eta gidabaimenik eta segururik gabe gidatzen ari zen 42 urteko gizon bat atzeman du Udaltzaingoak Gasteizen.

Gertakaria atzo jazo zen, 14:30 inguuan, Serafin Ajuria kalean. Arau-hauste bat egin eta gero, udaltzainek gizonezkoa geldiarazi zuten.

Dokumentazio eskatzerakoan ohartu ziren gidabaimenik ez zuela, epailearen aginduz erretiratu baitzitzaion.

Hori dela eta, bideko segurtasunaren aurkako delitua egotzi diete. Era berean, bide administratibotik salatu dute segururik ez izateagatik eta ibilgailuaren azterketa teknikoa egiteko epea ez betetzeagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Araba EAE Gizartea bideoak Gasteiz albisteak Gaurko azken ordukoa