Gizartea -
Madril
Carmen Franco diktadorearen alaba hil da, 91 urte zituela
Udan antzeman zioten sendabiderik ez zuen minbiziak eraginda hil da Francisco Francoren ondorengo bakarra.
Agentziak | Erredakzioa
Carmen Franco Francisco Franko diktadorearen alaba hil da Madrilen, ostiral honetan, 91 urte zituela, Luis Alfonso Borboikoak sare sozialetan jakinarazi duenez.
Udan antzeman zioten sendabiderik ez zuen minbiziak eraginda hil da diktadorearen ondorengo bakarra (Oviedo, 1926). Carmen Martinez Bordiu alabak amaren osasun-egoera larriagotu egin zela jakinarazi zuen atzo.
Franco fundazioko presidentea zen Carmen eta bere aitaren lanaren defentsa egin du azken egunera arte.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea