Gizartea -

Egitasmoa

15.000 ikuslerentzat tokia, Gasteizko Buesa Arena berrian

Diputazioak eta Eusko Jaurlaritzak ordainduko dute % 50ean egitasmoa, orotara 30 milioi euro.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Buesa Arena pabilioi berriak 15.000 ikuslerentzat tokia eta 48 metroko altuera izango du. Horrez gain, sistema jasangarri berriak gehituko dituzte eta erabilera publikoko esparru handiagoa izango da, "kirol, kultura eta ekimen sozial gehiago antolatu ahal izateko".

Xabier Agirre Arabako aldun nagusiak, Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak, eta Patxi Lazcoz Gasteizko alkateak azpiegituraren birmoldaketa finantzatzeko hitzarmena sinatu dute; 30 milioi euro inguruko aurrekontua izango dute horretarako.

Diputazioak eta Eusko Jaurlaritzak ordainduko dute % 50ean diru-kopuru hori, eta Gasteizko Udalak lizentzien gastua hartuko du bere gain. Era berean, hirigintza-mailan eta aparkalekuetan egin beharreko hobekuntzak ordainduko ditu Udalak.

Buesa Arenaren diseinu berria Probintzia plazan erakutsiko dute datorren azaroaren 14tik aurrera. Proiektuaren nondik norakoak ezagutu nahi duten guztiek 11:30etik 14:00ra eta 17:00tik 21era egin ahal izango dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea