Gizartea -

Izendapena

Xarles Videgain euskaltzain osoa izendatu du Euskaltzaindiak

Videgainek Euskaltzaindian sartzeko hitzaldia eman du Baionan. 2009ko martxoaren 26an euskaltzain izendatu zuten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jean-René Etchegaray Baionako alkateordearen ongietorriarekin eta Andres Urrutia Euskaltzaindiako presidentearen agurrarekin hasi da. Jarraian, Xarles Videgain Baionako Antzokian sartu da Patxi Uribarren eta Jean Haritschelhar akademikoak lagun zituela. Bertan "Baionan" izeneko hitzaldia eman du, eta ondoren Beñat Oihartzabalek erantzuna eman dio "Bokal koloratuei jarraikiz" hitzaldiarekin.

Xarles Videgainek Baiona jaioterriarekin izan duen esperientzia pertsonala izan du hizpide nagusi, Euskeraren Hizkuntza-Atlasarekin batera.

Videgainek hitzetan, euskera ikasteko nahia sentimendu oso indartsu batek sortu zion: "Abertzalea nintzen, eta hemen bizi nahi duen, baina ez nekien euskeraz eta ikasi arte ez dut amore eman". Ordutik, hizkuntzarekin duen harremana hazi besterik ez da egin".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea