Gizartea -

suteak

Sute bana izan dira Iruñeko bi etxebizitzatan eta udaltzain bat zauritu da

Alde batetik, Ortiz de Landázuri Doktorearen plazan izandako sutean etxebizitza bat hustu dute. Bestetik, udaltzainek Carmen Baroja Nessi kalean piztutako sutea itzali dute su-itzalgailuarekin.

Iruñeko etxebizitza batean izandako sutearen argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak.
Arropa-lehorgailu bat erabat kiskalia.
Udaltzain bat zauritu da Iruñean, San Jorgen, sute batengatik

1:09

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sute bana izan dira azken orduotan Iruñeko bi etxebizitzatan, biak etxetresna elektrikoek eraginda, eta udaltzain bat zauritu da horietako batean.

San Jorge auzoko Ortiz de Landázuri Doktorearen plazan piztu da lehen sutea, eta 5. solairuko balkoitik ateratzen ziren sugarrak ikusita, etxebizitza osoa hustu behar izan dute.

Sute horretan udaltzain bat zauritu da plaza sokaz inguratzen ari zela objektu bat gainean erorita.

Ospitalera eraman dute buruan zauria baitzuen eta josi egin diote.

Antza, sutea 18:12an piztu zen terrazan zegoen etxetresna elektriko batek eraginda; gero, etxe barrura zabaldu da sutea.

Bestalde, bart, gaueko 23:00ak aldera, beste sute bat piztu da Carmen Baroja Nessi kalean. Bertan, emakume bat eta bi alaba txikiak bizi dira eta etxea beren kabuz utzi ahal izan dute.

Lehen ikerketen arabera, arropa lehortzeko makina batek eragin du sutea, baina udaltzainek itzali ahal izan dute su-itzalgailuarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko albisteak Albisteak Nafarroa Suteak argazkiak Gizartea albisteak Gaurko azken orduko albistea