Gizartea -
Madrilen
Omenaldi jendetsua egin diote Marcelino Camacho sindikalistari
Josefina Samper alargunak senarraren azken hitzak gogoratu ditu: "Pertsona bat erori egiten denean, berehala zutitu eta aurrera jarraitzen du".
Erredakzioa
Marcelino Camacho CCOOko fundatzaileak eta lehen idazkariak omenaldi jendetsua jaso du sindikatuen, alderdi politikoen, senitartekoen eta lagunen partetik. Horien esanetan, "Marcelino bizirik dago" eta "etengabe borrokatzen" jarraitzen du.
Josefina Samper alargunak senarraren azken hitzak gogoratu ditu: "Pertsona bat erori egiten denean, berehala zutitu eta aurrera jarraitzen du". Camacho, ostiral goizaldean hil zen, 92 urte zituen.
Nahiz eta euria eta giro kaskarra egon, hamarka mila pertsona bildu dira Alcalako atean Camachori agur esateko. Omenaldiaren ondoren, Almudenako hilerri zibilean ehortzi dute.
Hil kapera ostiraletik zabalik izan da CCOOren Madrileko egoitzan 10:00etatik larunbateko 11:30ak arte.
CCOOren Batzorde Betearazlea atsekabetuta agertu zen, ohar baten bidez, sindikatu horretako idazkari nagusiaren heriotzaren ostean. Batzordearen arabera, "CCOO herrialdeko sindikaturik garrantzitsuena izatera lagundu zuen".
"Marcelino Camacho hil da. Agintari langile eta komunista, langileen eskubideen ordezkaririk trebatuena. Bizitza osoa ahulen aldean eman du, gizarte zuzenago eta solidarioago baten bila", iragarri du sindikatuak.
Soslaia: sindikatuen borrokaren eredu
Marcelino Camachoren heriotzak Espainiako ezkerrak borroka politiko eta sozialean izan duen ordezkaririk garrantzitsuenetarikoa galtzea suposatzen du. Frankismoan preso politiko izatetik CCOOren agintari izatera pasa zen, demokraziaren lehenengo hamarkadan.
"Ez gintuzten hezi, ez belaunikatu, eta ez gaituzte etxekotuko ere". Hori zen bere lelo ospetsua, askatasunaren aldeko borroka eta sindikalista horrek izandako demokrazia islatzen duena, aro horretako lehenengo lan-akordioak egin izanarren estimatua.
1918ko urtarrilaren 21ean Osma de la Rasan (Soria) jaioa, Camacho PSCEren diputatu ere izan zen Madrilen 1977ko hauteskundeen ostean, eta 1979an berriz hautatua.
1981 otsailaren 10ean Parlamentuko kargua utzi zuen Langileen Estatutuaren inguruan protesta egiteko eta CCOOn buru-belarri aritzeko.