Gizartea -
SOPELA
Gazte bat atxilotu dute Sopelan gezurretako pistola batekin mehatxuka ibiltzeagatik
Jauregizar plazako taberna batean jazo da gertakaria. 21 urteko mutilak gezurretako pistolarekin zenbait bizilagun beldurrarazi ditu.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Udaltzaingoak 21 urteko mutil bat atxilotu du Sopelan, gezurretako arma batekin jendeari mehatxu egiteagatik.
Gertakaria 09:48ak aldera jazo da Jauregizar plazako taberna batean. Gazteak tabernan zeuden gizon eta emakume batengana jo du, adierazpen ulergaitzak eginez eta pistola batekin mehatxatuz.
Gertatukoaren berri izan ostean, udaltzainak haren bila hasi dira eta Enrike Urrutikoetxea kalean aurkitu dute. Mutila arma ateratzen saiatu da, baina agenteek aurre egin diote eta atxilotu egin dute. Bi arma zeramatzan gainean: bata jostailuzkoa eta bestea aire-pistola bat. Erasotzaileak aurrekari polizial ugari ditu.
Gazteari mehatxu delitua leporatu diote. Ertzaintzak hartu du ikerketaren ardura eta kasua epailaren esku utziko du datozen orduetan.