Gizartea -

Denboralea

Arazorik ez Nafarroako errepide sare nagusian

AP-15a bi tokitan itxita egon da, goi-tentsioko bi dorrek behera egin ostean

Elur denboralea Nafarroan.

AP-15eko bi tarte itxita, goi-tentsioko bi dorre erortzeko arriskuagatik

1:35

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako errepide sare nagusiko bide guztiak zabalik daude, Foru Gobernuak igande arratsaldean jakitera eman duenez. Bigarren mailako errepide sarean, baina, bost tokitan arazoak daude oraindik.

Egunean zehar, AP-15 autobidea itxita egon da Nafarroako bi tokitan, goi-tentsioko bi dorrek behera egin dutelako elur-denboralea dela eta. Batetik, 75. kilometroan itxi dute autobidea, Zaragozarako bidean; bestetik, Iruñerako noranzkoan ere itxi egin behar izan dute, 56. kilometroan.

Trafikoa Tebaseko ordainlekuan eta Tafallako loturan (N-121 errepidean) desbideratu dute. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, Audenasako langileak eta argindarra garraiatzen duen enpresako teknikariak arazoa konpontzeko lanean aritu dira.

Elur mailak gora egingo du igandean Nafarroan, 1.000-1.200 metrora

Eguraldiaren iragarpenari dagokionez, zerua lainotuta egongo da gaur Nafarroan, eta euria egingo du. Egunaren amaieran atertu eta elur mailak gora egingo du 400-500 metrotatik 1.000-1.200 metrora.

Tenperatura minimoak ez dira aldatuko eta maximoek behera egingo dute Erriberan, gora egingo dute ipar-ekialdean eta ez dira aldatuko gainerako tokietan, Estatuko Metereologia Agentziaren arabera.

PSNk azalpenak eskatuko ditu elurteak errepideetan eragindako "kaosagatik"

PSNk azalpenak eskatuko dizkio Foru Gobernuari, elur denboralearen kudeaketa txarrak Nafarroako errepideetan eragindako "kaosagatik".

Sozialistek ohar batean adierazi dutenez, "errepide asko itxita egon ziren, eta beste batzuetan ibiltzea oso zaila zen, nahiz eta Aemet agentziak alerta gorria ezarri elurragatik. Inoiz ez da halakorik gertatu".

UPNk Foru Gobernua elurtearekin erakutsitako "aurreikuspen falta" salatu du

Horrez gain, UPN alderdiak "Nafarroako Gobernuak errepideeak kolapsatu zituen elur denboralearekin erakutsitako aurreikuspen falta" salatu du ohar batean. "Alerta gorria ezarrita zegoela" azpimarratu du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Albisteak Nafarroa Eguraldia argazkiak Gizartea Albisteak