Gizartea -
Sua
Sute batek bi zauritu utzi ditu Barakaldon
Gizon eta emakume bat Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dituzte. Gizonezkoak erreduraren bat du, eta emakumezkoak kea arnastu du.
Agentziak | Erredakzioa
Emakume eta gizon bat Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dituzte gauerdian; izan ere, sute bat izan da euren etxean eta gizonezkoak erreduraren bat izan du, eta emakumezkoak kea arnastu du. Sua Barakaldoko (Bizkaia) Francisco Gomez kaleko etxebizitza batean piztu da.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, sutea 23:20 aldera hasi zen igandean. Bi bizilagunek etxetik ateratzeko zailtasunak zituzten.
Suhiltzaileak etxean sartu ziren eta bi bizilagunak erreskatatu eta sugarrak itzali zituzten.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea