Gizartea -
Istripua, Bizkaian
Ume bat erreskatatu dute Algortako portu zaharrean
Haitz artean erorita, min hartu du lepoan eta ospitalera eraman behar izan dute.
Erredakzioa
Ume bat erreskatatu dute astelehen arratsaldean Algortako (Getxo) portu zaharreko haitzen artean.
Ertzaintzak jakinarazi duenez, haurra lubeta batean erori da 18:25 aldera. Udaltzainak, suhiltzaileak eta ertzainak bertaratu dira, oinez.
Ondoren, haurra ohatila batean jarri, eta erreskate taldeko zenbait kidek portu zaharreko aparkalekura eraman dute.
Adingabea Gurutzetako ospitalera eraman dute, bizkarrean mina baitzuen.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea