Gizartea -
Lan-istripua
Langile bat larri zauritu da Legazpin izandako istripu batean
Makina batek harrapatu eta besoan ebakia egin du. Egoera larrian, Zumarragako Ospitalera eraman dute behargina.
Erredakzioa
54 urteko langile bat larri zauritu du Legazpiko enpresa batean izandako istripuan. Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, makina batek ebakia egin dio beso batean.
Ezbeharra 03:15 inguruan gertatu da, Legazpiko Urola kalean dagoen GKN Driveline enpresan.
Oraindik ez dute argitu istripua nola jazo den, baina langilea larri zauritu da eta anbulantzian Zumarragako Ospitalera eraman behar izan dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea