Gizartea -

Zirkulazio-istripua

Hiru kilometroko ilarak Txorierriko igarobidean hiru ibilgailuk talka egin ostean

Istripua 10:48 aldera gertatu da autobia horretan, Sondika parean, Artxandako tunelen irteeratik kilometro batera.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru ibilgailuren arteko talkak auto-ilara handiak eragin ditu Txorierriko igarobidean, Zamudiorako bidean, eta pertsona bat zauritu da horren ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Istripua 10:48 aldera gertatu da autobia horretan, Sondika parean, Artxandako tunelen irteeratik kilometro batera.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du

Furgoneta batek, auto batek eta kamioi batek talka egin ostean, autoa irauli eta gidaria zauritu egin da; Basurtuko Ospitalera eraman dute. Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.

Istripu horren ondorioz, errepidea itxi dute Zamudiorako bidean, eta hiru kilometroko auto-ilarak sortu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Gaurko albisteak Bizkaia Gizartea bideoak Bizkaizko trafiko telefonoa Trafikoko web-kamerak Gasteizen Gaurko azken ordukoa Zamudio azken albisteak Sondika N-637 errepideko zirkulazioaren egoera