Gizartea -

EAEko Gobernu Bilera

Euskal irakaskuntza publikoak 1.000 plaza gehiago izango ditu

Gehikuntza honek egonkortasun handiagoa ematen die argi eta garbi euskal eskola publikoaren irakasleei.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gobernu Bilerak euskal irakaskuntza publikoko plantila organikoaren gehikuntza onartu du gaur. Honek 1.000 plaza gehiago ditu, 510 maisu-maistren kidegoan eta 490 Bigarren hezkuntzako kidegoetan.

Euskal Funtzio Publikoaren 6/1989 Legeak ondokoa ezartzen du 13. artikuluan: “Euskal Administrazio Publikoek bere barne egiturak arrazoibideratu eta eratu, langilego beharrak finkatu, lanpostuetan jarduteko eskatutako baldintzak zehaztu eta horietako bakoitza sailkatzeko baliabidea dituzte lanpostu zerrendak”. Era berean, Irakasle Kidegoen 2/1993 Legeak lanpostu zerrendak arautzen ditu bere esparruan propioan.

Euskal irakaskuntza publiko plantilla 2006tik hona aldatu gabe zegoen, 17.342 lanpostu zituen, nahiz eta epe horretan ikasleen kopurua %10ean handitu den.

Gaur Jaurlaritzak onartu dituen lanpostuen zerrendetan 9.357 eta 8.985 plaza ezarri dira, hurrenez hurren.

Gehikuntza honek egonkortasun handiagoa ematen die argi eta garbi euskal eskola publikoaren irakasleei. Honen ondorioz, 1.000 irakasle gehiagok edukiko dute funtzio publikoak ematen duen egonkortasun osoa.

Hezkuntza sailak Eusko Jaurlaritzari proposatutako gehikuntza hau euskal Funtzio Publikoaren Mahaia Orokorraren akordio eta irakasleriarentzako akordioaren ondorioa da, egonkortasun handiago ekarri die irakasleei, epe laburrean deituko diren Lan Eskaintza Publikoetan plaza gehiago ateratzea ahalbidetuko du eta Lekualdatze Lehiaketetan ere plaza gehiago atera ahal izango dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea