Gizartea -

Diana Quer auzia

Jose Enrique Abuinen defentsari uko egin dio bere abokatuak konfiantza eza dela eta

Diana Querren autopsiaren nondik norakoak ezagutu eta gero utzi du auzia Jose Ramon Sierra abokatuak.

Jose Ramon Sierra A Lama espetxetik atera ostean. Argazkia: EFE.
Jose Ramon Sierra A Lama espetxetik atera ostean, hedabideen aurrean.
Jose Ramon Sierra A Lama espetxetik atera ostean. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Enrique Abuin Geyren defentsari uko egin dio orain arte bere abokatua izan den Jose Ramon Sierrak, Diana Querren autopsiaren nondik norakoak ezagutu ostean. Gaztea itota hil zela dio autopsiak eta ez auto-istripu harrapaketa batean, Abuinek esan bezala.

Sierra A Lama (Pontevedra) espetxean izan da ostiral honetan abokatua, akusatuari bere defentsa utziko zuela iragartzeko. Halaber, Ribeirako Instrukzioko 1. Epaitegiari jakinarazi dio berria, hori baita Diana Querren auzia epaitzen duen epaitea.

"Defentsa utzi dugu, zigor arloko epaiketa batean erabat sinetsi behar delako egiten ari zaren horretan, eta memento honetan, nik behintzat, ezin dut", esan du abokatuak espetxetik ateratzean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Delituak argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Abokatuak azken ordukoa