Gizartea -

Indarkeria matxista

Kartzelatu egin dute Santurtzin neska adingabe bati sexu erasoa egin ei dion gizona

Santurtziko herritarrek elkarretaratzea egin dute sexu erasoa gaitzesteko.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Neska batek jasandako sexu erasoa salatu dute Santurtzin

0:38

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barakaldoko epaitegiak kartzelatu egin du Santurtzin (Bizkaia) neska adingabe bati sexu erasoa egitea atxilotutako 54 urteko gizonezkoa, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Hain zuzen ere, Basauriko kartzelan sartu dute.

Erasoa asteazken arratsaldean jazo zen. Gizon bat neskato bati gerturatu zitzaion, eta, mehatxu eginez, etxebizitza batean sartzera behartu zuen. Bertan egin zion eraso.

Erasoa ikertu ostean, Poliziak ustezko erasotzailea, 54 urteko gizon bat, identifikatu eta atxilotu zuen ostegunean, Muskizen.

Elkarretaratzea

Ehun bat pertsonak eta udal ordezkariek elkarretaratzea egin dute 19:00etan, udaletxearen aurrean, Udalak deituta, erasoa gaitzesteko.

Elkarretaratzea bost minutukoa izan da, eta isilean egin dute. Aintzane Urkijo alkatea ere egon da bertan.

“Gaur, Bozeramaileen Batzordean bilduta, irmo gaitzetsi eta salatu dugu gertatutakoa. Tankera honetako jokaerak ezin dira onartu, eta beti biktimaren alde egongo gara, halakoak errepikatu ez daitezen saiatzen”, adierazi du.

Udal taldeek aho batez gaitzetsi dute sexu erasoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Santurtzi bideoak Gaurko albisteak Bizkaia EAE Eguneko albisteak