Gizartea -
Istripua Nafarroan
Bi ume eta haien ama zaurituta, Murillo de Longuidako istripuan
Ibilgailua errepidetik atera da eta zuhaitz bat jo du NA-150 errepidean, Iruña eta Irunberri artean.
Erredakzioa
Bi ume eta haien ama zauritu ziren atzo Murillo de Longuida herriaren parean, NA-150 errepidean, Iruña eta Irunberri artean, izandako ezbeharrean, Nafarroako Gobernuak gaur jakinarazi duenez.
Istripua 19:30 inguruan jazo zen eta Foruzaingoa nola gertatu zen ikertzen ari da. Antza, bi umeek aitak gidatzen zuen ibilgailua errepidetik atera zen eta zuhaitz bat jo zuen. Aitak ez zuen minik hartu, baina haurrak eta ama Nafarroa Ospitalera eraman behar izan zituzten. Zorionez, zauri arinak jasan zituzten.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea