Gizartea -

Iruñean

Bost urteko kartzela zigorra beste gizon bati sexu-erasoa egiteagatik

Gertaera iragan apirilean gertatu zen, Iruñeako Taconera parkean. Antza. bapatean, gizonezkoak prakak kendu eta lepotik heldu zion biktimari, felazio bat egitera behartuz.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bost urteko kartzela zigorra ezarri dio epaileak Youseff T.B.ri, iragan apirilean, Iruñean, beste gizonezko bati sexu-erasoa egiteagatik eta lapurtzeagatik. Epaiketa izan aurretik, aldeek akordioa lortu dute.

Fiskalak sei urteko kartzela zigorra eskatu zuen auzipetuaren aurka sexu-erasoagatik eta beste urte eta erdi lapurretagatik. Horrez gain, kartzelatik atera eta hurrengo hamar urteetan Espainian bizitzeko debekua ere eskatu zuen fiskalak.

Gertaera iragan apirilean gertatu zen, goizeko 8:30etan, Iruñeako Taconera parkean. Antza, auzipetua eta biktima hitz egiten hasi eta parkean sartu ziren. Bapatean, gizonezkoak prakak kendu eta lepotik heldu zion biktimari, felazio bat egitera behartuz.

Bitartean, "indarkeriaz", lepotik kate bat kendu zion biktimari, baita erloju bat, eraztun bat eta bost euroko bilete bat ere.

Une horretan oihuka hasi, eta Foruzaingoa tokira joatea lortu zuen gizonak. Poliziak Youseff atxilotu zuen, lapurtutakoa berreskuratu ondoren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea