Gizartea -

Auzitegi Gorena

Koman 20 urte daramatzan gizonaren amak justizia eskatu du

Antonio Meño duela 20 urte baino gehiago ebakuntza kirurgiko bat egin ziotenetik koman dagoen gizonaren amak Auzitegi Gorenera jo du justizia eske.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Gorenak gaur berrikusiko du kirurgia estetikoko ebakuntza baten ondorioz 20 urtetik gora koman daramatzan gizonaren kasua.

Antonio Meñoren amak, Juana Ortegak, Auzitegi Gorenera iritsi denean esan duenez, "duela 20 urte egin ez zen justizia nahi dut orain".

Ekainean, Auzitegi Gorenaren Zibileko Salak, Fiskaltzaren irizpidea jarraituz, Meño familiak kasua berrikusteko egindako eskaria onetsi zuen; Antonio Meñori kirurgia estetikoaren ebakuntza egin zion Madrilgo klinikaren eta anestesistaren kontrako auzi eskea baztertzeaz gain, epaileek gastu guztiak (400.000 euro) auzi-jartzaileek eurek ordaindu behar zituztela erabaki eta gero.

Kasua berrikusteko eskaria Antonio Meñoren gurasoek egin dute, ebakuntza bertatik bertara jarraitu zuen mediku baten testigantzaren berri izan ondoren. Horren esanetan, gaixoa ez zen koman sartu hodiak kendutakoan botaka egin ostean, orain arte horrela gertatu zela uste bazuten ere.

Lekuko horren arabera, ebakuntza egiten ari ziren bitartean bihotzaren erritmoan alterazio bat izan zela ikusi zuen, eta anestesista ohartaraztera joan zen,&' || 'nbsp; une horretan beste ebakuntza-gela batean baitzegoen. Bertara itzuli zenean (gaurko bistan izan den medikuaren arabera betiere), anestesista ohartu egin zen Meñori arnasa hartzeko jarri zioten hodia deskonektatu egin zela.

Ebakuntza (errinoplastia) egin ziotenean, pazienteak 21 urte zituen eta Zuzenbide ikaslea zen. Ordutik koma begetatiboan dago, eta urtebete baino gehiago darama bere senideekin Jacinto Benavente plazan (Madril), kanpadenda batean, Justizia Ministerioaren egoitza baten aurrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea