Gizartea -

Dardara

3,6 graduko lurrikara bat izan da Almerian

Hiriburuko herritarrek nabaritu dute lurraren dardara, baina erdigunea bertatik 20 kilometrora zegoen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Richter eskalan 3,6 graduko indarra zuen lurrikara bat izan da gaur 06:10ean Almeria inguruan, Espainiako Geografia Institutuak jakitera eman duenez.

Hiriburuan dardara nabari badute ere, erdigunea La Mojonera hego-ekialdean zegoen, hiriburutik 20 bat kilometrora, Roquetas de Mar eta El Ejido herrien artean.

112ko iturriek azaldu dutenez, hiriburuko herritarrek nabaritu dute dardara, baina mendebaldean indartsuagoa izan da, Aguadulcen, Berjan, El Ejidon, Roquetas de Marren eta Vicarren bereziki. Bertan, kristaletan eta zintzilikatutako objektuetan argi ikusi da lurraren mugimendua.

Almerian ohikoak dira lurrikara txikiak. Gainera, adituek diote mugimendu txiki horiek energia askatzen dutela, lurrikara handiak egon ez daitezen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea