Gizartea -

Europan eta Japonian

Toyotak IQ motako 95.000 auto berrikusiko ditu

Arazoak atzeman dituzte autoen serbodirekzioan, eta arazo horiek istripurik eragin ez badute ere, badaezpada azterketa egiteko eskatu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Toyota auto konpainia japoniarrak 95.000 auto tailerretara deitu ditu Europan eta Japonian, guztiak IQ modelokoak. Toyotako arduradunek komunikatu batean jakitera eman dutenez, arazoak atzeman dituzte modelo horren auto batzuetan.

Nota horretan agertzen den informazioaren arabera, kasurik larrienetan eta arraroenetan, akats horrek bibrazioak sortu eta arazoak sor ditzake serbodirekzioaren sistema elektrikoan.

Akats horrek eragindako istripuen berririk ez dutela azpimarratu dute Toyotako arduradunek. Ibilgailuak berrikusteko deia prebentiboa dela gaineratu dute eta autoen jabeek ez dute ezer ordaindu beharko.

Enpresaren datuen arabera, Europan IQ auto txikiaren 70.800 unitate saldu dira, horietatik 13.600 Alemanian.

Doaneko azterketa tekniko horren bitartez, Toyotak serbodirekzioaren softwarea eguneratu eta balaztatze lerroen gainean joateak sortzen dituen bibrazioek sistemaren hutsegite-seinaleak piztea saihestu nahi du, nahiz eta sistema horrek benetako arazorik ez izan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea