Gizartea -

Lege-proiektua

Erregistro Zibilak abizenen ordena erabakitzekoa aukera emango du

Lehen haurrarentzat aukeratutako ordena ondorengo haurren kasuan errespetatu egin beharko da. Gainera, familia liburua herritar bakoitzaren banakako erregistroak ordezkatuko du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erregistro Zibilaren lege-proiektuak aitaren abizenak zuen lehentasuna baztertu eta abizenen ordena erabakitzeko aukera gurasoei ematen die. Adostasunik ez badago, orden alfabetikoa nagusituko da. Lege-proiektua Kongresuan da, zuzenketan tramitean.

Berritasun hau Ministroen kontseiluak uztailean onartutako proiektuaren barruan dago, eta horren bitartez gizonen eta emakumeen arteko berdintasunean aurrera egiteko asmoa du Gobernuak.

Beraz, gurasoak izango dira abizenen ordena adostuko dutenak, eta lehen haurrarentzat erabakitakoa hurrengo haurrekin mantendu beharko dute.

Familia liburua desagertu egingo da

Beste berritasun batzuk egoera berezietan egin daitezkeen abizenen aldaketei dagozkie. Lege-proiektuaren arabera, emakumeen kontrako indarkeriaren biktima batek abizenak aldatu nahi baditu, eskaera Justizia Ministerioaren agindu baten bidez bideratzeko aukera izango du, bestelako tramiterik egin gabe.

Erregistro Zibilaren lege-proiektu honek familia liburua herritar bakoitzaren banakako erregistro batengatik ordezkatuko du. Erregistro horrek kode pertsonala izango du datu guztiak biltzen dituen datu-basean sartzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea