Gizartea -
Moja frantziar bat
Munduko pertsonarik zaharrena hil da, 114 urte zituela
Eugenie Blanchard munduko pertsonarik zaharrena zen iragan maiatzaren 4ean Kama Chinen japoniarra hil zenetik.
Erredakzioa
Eugenie Blanchar moja frantziarra, munduko pertsonarik zaharrena, gauean hil da frantziar Antilletako Saint-Berthelemy ospitalean. Blanchar bertan bizi izan da azken 30 urteetan.
Iragan maiatzaren 4ean Blanchard munduko pertsonarik zaharrena izendatu zuten, izan ere, egun horretan bertan, Kama Chinen japoniarra hil zen, orduko zaharrena, 115 urte betetzeko egun bakar batzuk falta zitzaizkionean.
Moja frantziarra Saint-Barthelemyn jaio zen 1896ko otsailaren 16an eta jaioterrira itzuli zen bere bokazio erlijiosoa Curaçao izeneko kolonia holandarrean landu eta gero.
Saint-Barthelemyn Blancharden eskuzabaltasuna aski ospetsua zen; haurrei, esaterako, gozokiak ematen zizkien ebanjelioa entzutera joan zitezen.