Gizartea -

ERABAKI POLEMIKOA

Txakurren DNA erregistroa sortuko dute Erriberrin, jabe arduragabeei isuna jartzeko

Nafarroako udal honek zigortu egin nahi ditu txakurren kakak jaso gabe uzten dituzten bizilagunak, baina hainbat txakur-jabe neurriaren kontra agertu dira.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polemika piztu da Nafarroan, Erriberrin zehazki, txakur-jabe batzuen eta Udalaren artean. Izan ere, euren maskoten gorotzak jasotzen ez dituztenei isuna jartzeko ekimen berezia jarri nahi du martxan Udalak.

Herriko txakurren DNA banku bat sortuko dutela iragarri dute Udaletik, eta hala, animalien kakak kalean aurkituz gero, aztertzera eraman eta "egilea" nor den identifikatuta, jabea zigortuko dute.

Hainbat bizilagun kontra agertu dira. Udalak txakurrak erregistratzera behartu eta ordainaraziko dietela esaten dute. Eurak ere ez omen daude txakur kakak kalean uztearen alde, baina neurri hau herritar guztiek ordaintzea gehiegi dela uste dute, garestia aterako baitira bilketa eta analisiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea bideoak Gaurko azken orduko albistea Erriberri albisteak Animaliak azken ordukoa