Gizartea -

Gipuzkoa

Emakume bat hil da Zarautzen, itsasora erorita eta olatuek arrastaka eramanda

Igande honetako 19:00etan gertatu da, herriko pasealekuan, Getariatik sartzen topatzen den sarreran. Biktimak 90 urte zituen; Zarautzen bertan bizi zen.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

90 urteko emakume bat hil da Zarautzen (Gipuzkoa), igande arratsaldean, itsasora erorita; herriko pasealekuko eskaileretan zegoela, olatuek arrastaka eraman dute. Emakumea Zarautzen bertan bizi zen.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, gertakaria 19:00ak aldera jazo da, Getariatik sartzen topatzen den pasealekuko sarreran.

Larrialdi-zerbitzuak bertaratu dira, eta erreskatatu eta erreanimatu dute, baina, azkenean, emakumea hil da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Zarautz bideoak Gaurko azken ordukoa