Gizartea -

Madrilen

Drag queen batek Rajoyren ekitaldi bat oztopatu du

PPko presidenteak liburu baten aurkezpen ekitaldian parte hartzen zegoen Madrilen Shangay Lilyk "PPren homofobiaren" aurkako pankarta bat atera duenean.

Redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy PPko presidenteak parte hartzen zuen ekitaldi bat oztopatu du Shangay Lily drag queenak; durbante eta soineko hori bat jantzita, "Partido Popular = Homofobia" leloko pankarta bat atera du.

Gertaera Jose Maria Lasalleren "Liberalak: Hiritarren konpromisoa bertutearekin" liburuaren aurkezpen ekitaldian jaso da.

Ekitaldiko lehen ilaran jezarri da Shangay Lily. Liburuaren aurkezpenaren ostean, altxatu da eta Mariano Rajoyrengana hurbildu da pankarta horrekin. Aldi berean, "Rajoy jauna aski da, PPn homofobiarik ez. Gezurrak eta manipulazioa laga itzazue. Hori ez da liberala izatea", esan dio oihuka.

Istiluaren ostean, segurtasun zerbitzuek gelatik atera dute Shangay Lily, eta ekitaldiarekin jarraitu dute. Etenaldiak kexak sortarazi ditu parte hartzaileen artean; besteak beste, batek esan du: "Marokora joan zaitez!".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea