Gizartea -
Istripua
Gizon bat hil da Burlatan bere autoa bidetik irten eta beste biren aurka talka eginda
Autopsiak zehaztuko du zergatik zendu den. Dena dela, lehen zantzuen arabera, berez hil da.
Agentziak | Erredakzioa
41 urteko iruindar bat hil da bart Burlatan (Nafarroa) izandako trafiko istripu batean. Autopsiak zehaztuko du zergatik zendu den, baina, lehen zantzuen arabera, berez hil da.
Ezbeharra bart jazo da Burlatako Erripagaina etorbidean, 22:20 aldera. Autoa bidetik atea da eta bertan aparkatuta zeuden beste biren kontra egin du talka.
Anbulantzia bat, suhiltzaileak eta Burlatako eta Eguesibarko udaltzainak bertaratu dira. Nafarroako Ospitalera eraman dute, eta bertan hil da.
Foruzaingoaren Atestatuak eta Ikerketa taldeak hartu du istripua argitzeko ardura. Lekukoen testigantzak, gizonaren zauriak eta ibilgailuaren kalteak kontuan hartuta, baina, badirudi gizona berez hil dela, istripua izan aurretik.