Gizartea -

Gertaera

75 urteko emakume bat toxikatuta, Hondarribian izandako sute batean

Gainera, beste sute bat piztu da Donostiako Zaragoza plazan; zauriturik egon ez den arren, auzokoak etxetik atera behar izan dituzte.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

75 urteko emakume bat toxikatu da bart Hondarribian (Gipuzkoa) izandako sute baten ondorioz, Herrizaingo Sailak zabaldu duenez.

Aipatu iturriaren arabera, sua 23:00ak aldera piztu zen Soroeta Berri kalean dagoen etxebizitzako sukaldeko ke-erauzgailuan.

Ondorioz, 75 urteko emakume bat toxikatu zen suak eragindako kea arnastuta; horrezkero, Bidasoako Ospitalean artatu behar izan zuten.

Herrizago Sailak eta suhiltzaileek beste sute baten berri eman dute, ordu erdi beranduago piztutakoa, alegia, Donostiako Zaragoza plazan konpontzen ari diren eraikin batean.

Suteak ez du zauriturik eragin; hala ere, azken solairuko bizilagunak etxetik atera behar izan zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea