Gizartea -

Ceutan

Ospitale aurrean utzi dute, oso larri, 5. pisutik erori ostean

Langilea motor batean eraman zuen partikular batek eta, ospitaleko atarian utzi ondoren, ihes egin du. Poliziak motor-gidaria atxilotzea lortu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Langile marokoar bat egoera oso larrian ospitaleratu dute goizeko lehen orduan bost pisuko altueratik erori eta ospitaleko atarian abandonatu ostean.

Poliziako iturrien arabera, langileak istripu larria izan du Principe auzoko eraikin batean lanean ari zela. Oraindik argitu gabe dauden arrazoiengatik, langilea erori egin da.

Gazte marokoarra ospitalera eraman du Ceutako partikular batek, motor baten karga lekuan. Ospitalera iritsi direnean, zauritua atarian utzi eta ihes egin du motor gidariak.

Atxilotu bat

Poliziak motor gidaria, A.M.M., atxilotu du baina honek, zaurituaren dokumentazioa kenduta, ez du informazio askorik eman.

Zoruaren kontra hartutako kolpearen ondorioz, zauritutakoak buruko traumatismoa dauka eta oso larri dago.

Polizia Nazionalak ikerketa abian jarri du, langilea legez kontra kontratatu izanaren susmopean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea