Gizartea -

Sare sozialak

Facebookek bikotekidearekin noiz hautsi behar dugun daki

Erabiltzaileen artean egindako ikerketaren arabera, bikote gehien Gabonetarako bi aste falta direnean eta San Balentin biharamunean hausten dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Facebookeko 10.000 erabiltzaileen animo egoeren artean egindako ikerketak, bikote gehienak Gabonetarako bi aste faltan eta San Balentin ondoren hausten direla ondorioztatu du.

Daily Telegraph egunkari britainiarraren arabera, David McCandless kazetari eta diseinatzaile grafikoak egin du ikerketa hori Facebooken agertutako datuak oinarri hartuta, hau da, sare sozial horretan bere umorearen berri ematen zuen jendea kontuan hartuta.

Datu horiek aztertu eta grafiko bat egin du McCandlessek. Grafiko horretan bikoteen hausteak noiz handitu eta noiz txikitzen diren ikus daiteke.

Hausketa gehien astelehenetan iragartzen dira

Lortutako emaitzen arabera, Gabonak iritsi baino bi aste lehenago eta San Balentin egunaren ondorengo orduak dira bikote gehien hausten diren momentuak. Hala ere, kontuan hartzekoak dira ere udaberrian eta udaren hasiera.

Inuzenteen egunean ere, brometan edo serio, bikote askok harremana uzten dutela agertzen da.

Asteko egunei dagokienez, astelehenetan iragartzen omen da bikote hauste gehien.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea