Gizartea -
Lan istripua
Bermeoko enpresa bateko arrantzale bat hil da, itsasoan izandako lan istripu batean
ELAk Atunsa konpainiaren "gardentasun eza" salatu du, ez baitu "informazio argirik eman" gertatutakoaren inguruan.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Atunsa (Bermeo) enpresako arrantzale bat hil da, itsasoan izandako lan istripu batean, ELA sindikatuak jakinarazi duenez. Langilea duela hiru egun zauritu zen, eta ostegun honetan hil da. Biktima Ghanakoa zen.
Sindikatuak arrantzaren sektoreko prekarietatea salatu du, eta prebentzio arloan "utzikeria" dagoela kritikatu du, "erakundeek hainbat kanpaina sustatu arren".
Halaber, ELAk Atunsaren "gardentasun eza" salatu du, ez baitu "informazio argirik eman" gertatutakoaren inguruan.
Sindikatuak elkarretaratzea deitu du astelehenerako, 12:00etan, Bermeoko portuan, lan istripua eta sektoreko prekarietatea gaitzesteko.