Gizartea -

Gipuzkoa

Lapurreta egin dute Eskoriatzako banku batean

Lapurrak ihes egin du ondoren, eta oraindik ez dute atxilotu. Ez dago argi zenbat diru ostu duen.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon batek lapurreta egin du Eskoriatzako (Gipuzkoa) banku batean, eta ondoren ihes egin du.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azaldu duenez, gizonak pistola bat eskuan egin du lapurreta, eta dirua ostu du, baina ez dago argi zenbat.

Hain zuzen ere, lapurreta 14:40an jazoda, Santana auzoko Santander bankuko bulego batean.

Ondoren, lapurrak oinez egin du ihes.Ertzaintzak ikerketa abiatu du, lapurra atxilotzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Gipuzkoa EAE albisteak Delituak argazkiak Gizartea bideoak Gaurko azken ordukoa Eskoriatza Lapurretak Debagoieneko azken ordukoa Banco Santander albisteak