Gizartea -

Bisitan

Yoichi Takahasi 'Oliver y Benji' telesailaren sortzailea San Mamesen izan da

Athletic-Eibar partidan izan da Takahasi. Gainera, Adurizekin argazkia egin diote, eta Eibarreko kamiseta ofiziala jaso du klub horretako presidentearen eskutik.

Takahasi, Aritz Aduriz futbolariarekin. Argazkia: Twitter Athletic Club
Takahasi, Aritz Aduriz futbolariarekin. Argazkia: Twitter Athletic Club
Takahasi, Aritz Aduriz futbolariarekin. Argazkia: Twitter Athletic Club

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Yoichi Takahasi, 'Campeones: Oliver y Benji' telesailaren sortzailea, San Mamesen egon da ostiral honetan, bisitan, Athleticek eta Eibarrek Twitterren bidez zabaldu dutenez. Athletic-Eibar partidan izan da Takahasi. Gainera, Adurizekin argazkia egin diote, eta Eibarreko kamiseta ofiziala jaso du Amaia Gorostiza presidentearen eskutik:

Takahasi futbolzale amorratua da, eta Espainiar Estatuko futbol partidetan izan ohi da. Esaterako, 2016ko urtarrilean Bartzelona eta Athleticen arteko partidan izan zen. Orduan Messirekin bildu zen, eta marrazki manga bat oparitu zion jokalariari.

Japonian sortutako 'Tsubasa Kapitaina'ren egokitzapena da Estatuan 90ko hamarkadan telebistan emititutako 'Campeones: Oliver y Benji' saila. Oliver futbolariaren eta bere lagunen abenturak ditu abiapuntu, haurtzarotik futbol-jokalari profesional izatera iristen direneraino. Telesailaren arrakastak bultzatuta, bideojokoa, manga (komiki japoniarra) eta filmea ere ekoiztu zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Athletic Futbola 2024 Albiste xelebreak Bilboko albisteak Gaurko albisteak Bizkaia San Mames argazkiak Euskal derbia argazkiak Gizartea albisteak Azken kultur albisteak Gehien ikusitako bideoak Aduriz bideoak Athletic de Bilbao bideoak 2023 Eibar egutegia