Gizartea -

Igandean topatu dute gorpua

Berrizko Udalak babesa eta elkartasuna agertu dizkio Jon Barcenaren familiari

Gaztearen senideen saminarekin bat egiten du Udalak; igande honetan topatu dute haren gorpua, Urrunagako urtegiaren ondoan.

Asteak eman dituzte gaztea bilatzen, Urrunagako urtegiaren inguruan. Argazkia: EiTB.
Asteak eman dituzte gaztea bilatzen, Urrunagako urtegiaren inguruan. Argazkia: EiTB.
Asteak eman dituzte gaztea bilatzen, Urrunagako urtegiaren inguruan. Argazkia: EiTB.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Berrizko Udalak babesa eta elkartasuna agertu dizkio Jon Barcena gaztearen familiari; igande honetan topatu dute haren gorpua, Urrunagako urtegiaren ondoan, Legution.

Gaztea, berriztarra eta 20 urtekoa bera, Gorbeian desagertu zen abenduaren 30ean; hainbat lagunekin mendia igotzen hasia zen, baina utzi zion aurrera jarraitzeari.

Azken asteotan, lanean ibili da bilaketa-talde bat, bereziki Urrunagako urtegian; izan ere, zenbait lekukok esan zuten inguru horretan ikusi zutela, eta, horrez gain, Ertzaintzak hainbat arrasto atzeman zituen.

Sare sozialetan zabaldutako mezu batean, Berrizko Udalak bat egiten du familiaren saminarekin, eta “elkartasuna” agertzen die senideei, “une latz honetan”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko albisteak Araba Gizartea bideoak Gaurko azken orduko albistea Desagertutako pertsonak gaur Berriz Durangaldea albisteak