Gizartea -

Deban

'Motxo'ren kutsaduraren kontrako neurriak, bertan behera

Eguraldiak hobera egin arte ez dituzte lanak berriro martxan jarriko. Arrantza-ontzia ezin izango dute hondotik atera eta, ondorioz, zatikatu eta desegin egingo dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Itsasoko Laguntzak, itsasoaren egoera zakarra dela eta, kutsaduraren kontrako lanak bertan behera utzi ditu Motxo arrantza ontzi bizkaitarra hondartuta dagoen inguruan. Ontzia harrapatuta geratu zen ostegunean, Deba eta Zumaia artean.

Lan horiek ezin izango dituzte ondorengo orduetan berriro martxan jarri, izan ere, astelehenerako ere eguraldiak okerrera egitea espero da.

Ostiralean, flotarazten saiatzen ari zirela, arrantza ontzia irauli egin zen, eta tdeposituetan zeramatzan 12 tona gasolio uretara isuri zituen.

Atzo, larunbata, Itsasoko Laguntzak erregai orban handirik ez zuela antzematen adierazi zuen. Era berean, Motxo flotaraztea ezinezkoa izango zela jakinarazi zuten teknikariek. Aukera bakarra, ontzia zatikatu eta desegitea da. Motxo itsaslabar batean hondartuta dago, olatuen menpe.

Bihar armadoreak eta aseguru-etxeak bilera egingo dute Gipuzkoako Kosta Zerbitzuan Arrantza ontziarekin zer eta nola egin erabakitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea