Gizartea -

Urriaren 19an

Pederastia jorratzeko bilera deitu du Aita Santuak

Elizak sexu erasoei eman beharreko erantzuna aztertzeko Kardinalen kolegio santuko kide guztiak eta kardinal berriak deitu ditu Benedikto XVI.ak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eraso sexualei Elizak eman beharreko erantzuna aztertzeko, Aita Santuak erreflexio eta otoizte jardunaldi bat egingo du kardinalen kolegio santuko kide guztiekin eta hautetsitako kardinal berriekin, Vatikanoko prentsa-aretoak jakinarazi duenez.

Bilera urriaren 19an izango da Vatikanoko apezpiku-sinodoaren Areto berrian. Bestalde, bilera horretan, anglikanoen itzulera Elizara aztertuko dute.

William Joseph Levada fedearen irakasbiderako kongregazioko kardinal-prefektuaren esku egongo da gai bi horien azalpena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea