Gizartea -

Atxiloketa

20 urteko gizon bat atxilotu dute Laudion, adingabeei sexu-abusuak egitea egotzita

Atxilotua epailearen esku utzi dute dagoeneko, Amurrioko epaitegietan. Gutxienez bederatzi adingaberi eraso die; horietako batzuk 13 urte dituzte.

E.L. | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

20 urteko gizon gazte bat atxilotu dute Laudion (Araba), 16 urtez beherako adingabeei sexu-abusuak egitea egotzita, Ertzaintzako iturriek eitb.eus-i baieztatu diotenez.

Sumagarria iragan astelehenean, urtarrilak 29, atxilotu zuten Arabako herrian, eta jadanik epailearen esku utzi dute Amurrioko epaitegietan.

Gutxienez bederatzi adingaberi eraso die; horietako batzuk 13 urte dituzte. Ikerketak zabalik jarraitzen du, biktima gehiago egon daitezkeelako.

Antza denez, atxilotua biktimekin Whatsapp eta Instagram bidez harremanetan jartzen zen, eta eduki sexualeko irudiak eskatzen zizkien.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Amurrio Araba Delituak azken ordukoa Laudioko argazkiak Gizartea Gaurko azken ordukoa Gorobel magaleko kuadrilla