Gizartea -
EBBri erantzuna
EITBko Zuzendaritza Kontseiluaren oharra
EITBko zuzendaritzak Miguel Angel Idigoras ETBko zuzendariari bere babesa eskaini nahi dio berriro EBBk kaleratutako oharrari erantzuna emateko. Bertan, gogor kritikatu du EITBko zuzendaritza.
Erredakzioa
EBBk gaurko bileraren ondoren, ohar bat kaleratu du. Bertan, gogor kritikatu du EITBko zuzendaritza.
Idatzi horretan jeltzaleek ez deritze onargarri Miguel Angel Idigoras ETBko zuzendariaren adierazpenei eta EITBren proiektuaren bideragarritasuna eta EITBko lanpostuak kolokan jarri direla uste dute.
Adierazpen horien aurrean, EITBko Zuzendaritza Kontseiluak honako hau adierazi nahi du:
-Miguel Angel Idigoras ETBko zuzendariari bere babesa eskaini nahi dio berriro ere.
-Gezurrezkotzat jo eta ukatu egiten du kazetari bati berak ez idatzitako tesu bat inposatu nahi izana.
-Ukatu egiten du erabat, saileko buruaren irizipideak intentzionalitate politikoa izan zutela
-Hartara, ika-mika sortu duen bideoa eitb.com-en zintzilikatzea erabaki du, ikusleek edukia balora dezaten.
-Berriro ere azpimarratu nahi du erakundeekiko errespetu eta denfentsarekin duen konpromisoa, balore demokratiko eta etikoen aldeko erantzukizuna eta indarkeriaren biktimei arreta.
-Azkenik, EITBn borroka eta jazarpen politikoa egitea helburu izanik Euskal Irrati Publikoaren irautea eta EITBko lanpostuak arriskuan jartzen dituztenak salatu nahi ditu