Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Beste haur bati atzeman diote salmonella Bizkaian, Lactalisen esnea edateagatik

Gizartea

BIZKAIA

Beste haur bati atzeman diote salmonella Bizkaian, Lactalisen haur-esnea edateagatik

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

2018/02/03

Osakidetzak ohar bidez jakitera eman duenez, haurra onik dago eta ez dago ingresatuta. Basurtuko Ospitalean artatu zuten.

  • Lactalis markako haur-esnea. Argazkia: EFE.

    Lactalis markako haur-esnea. Argazkia: EFE.

    Lactalis markako haur-esnea. Argazkia: EFE.
  • Whatsapp
  • Bidali

Beste ume bati atzeman diote salmonella gaitza Bizkaian, Lacatalis enpresa frantziarraren haur-esnea edateagatik. Osakidetzak eman du bigarren kasu horren berri, ohar bidez. Urtarrilean atzeman zuten lehendabiziko kasua, Basurtuko Ospitalean.

Osasun Sailak jakitera eman duenez, bigarren haur hau ere Basurtuko erietxean artatu zuten. Umea "kontrolpean" dagoen arren, "onik" dago, eta "ez dago ingresatuta".

Halako agerraldien aurrean Osakidetzak beti ezartzen duen protokoloa ezarri duela oraingoan ere gogoratu du Osasun Sailak.

Frantzian hainbat salmonella kasu agertu ondoren,  Lactalis konpainiak bere hainbat produktu erretiratu ditu merkatutik.

Iruzkinak

Publizitatea
  • Publizitatea
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
    Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
          Kargatzen ikusiena