Gizartea -

SUSTOA

Gizon bat erori da uretara, autoarekin, Bermeoko portuan

09:20 aldera gertatu da istripua. Gernikako ospitalera eraman dute gidaria, hipotermia zantzuekin. Ertzaintzak ikerketa ireki du nola gertatu den argitzeko.

Gurutze Gorriak beste inor ez zegoela autoan egiaztatu du. Irudia: Bizkaiako Gurutze Gorria
Gurutze Gorriak beste inor ez zegoela autoan egiaztatu du. Irudia: Bizkaiako Gurutze Gorria
Gurutze Gorriak beste inor ez zegoela autoan egiaztatu du. Irudia: Bizkaiako Gurutze Gorria

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsona bat eraman dute gaur goizean Gernikako ospitalera hiportermia sintomekin, bere autoarekin Bermeoko portuan uretara erori eta gero. Gidariak bere kabuz ateratzea lortu du, SOS Deiak eta Herrizaingo sailak jakitera eman dutenez.

09:20 aldera gertatu da istripua, oraindik argi ez dauden arrazoiengatik. Ertzaintzak ikerketa ireki du nola gertatu den argitzeko.

Lekuko batek eman du istripuaren berri eta berehala bertaratu dira Ertzaintza, Udaltzaingoa, anbulantzia eta Gurutze Gorriko kideak. Azken horietako batek autoa ur azpian lokalizatu eta barruan beste inor ez zegoela egiaztatu du.

#Bermeo #uretan Persona sale por sus propios medios y es atendida por los servicios de emergencia. Buzos de #CruzRoja del Mar se aseguran que no había otra persona en el coche. El lugar queda señalizado para futura retirada del vehículo. Emergencia coordinada por @112_SOSDeiak. pic.twitter.com/V517hKCgJ7

— Cruz Roja Bizkaia (@CruzRojaBizkaia) 3 de febrero de 2018

Era berean, seinalizatuta utzi dute tokia, ondorengo orduetan autoa bertatik ateratzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bermeoko albisteak Gizartea Albisteak Gaur