Gizartea -
Adin txikikoa
11 urteko neskato batek haurra izan du Murtzian
Erietxeak, adingabekoen kasuetan aktibatzen den protokoloa jarri du abian, erditzean deliturik egon den edo ez argitzeko.
Agentziak | Erredakzioa
11 urteko neskato batek haurra izan du Murtziako Arrixacaren Ama Unibertsitate Erietxean. Erietxeak, adingabekoen kasuetan aktibatzen den protokoloa jarri du abian.
Neskatoaren erditzean deliturik dagoen edo ez argitzeko helburua du protokoloak. Ama eta haurra egoera onean daude, Murtziako agintariek adierazi dutenez.
Erditzearen ondoren, eta horrelako kasuetan gertatzen den moduan, medikuak poliziarekin harremanetan jarri ziren egoeraren berri emateko. Guardiko epailari eta gizarte zerbitzuei ere eman zaie erditzearen berri. Azken horiek kasua euren gain hartu dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea