Gizartea -

Gertakizuna

Buruko gaitz bat duen gizon batek aita hil du Valentzian

Antza denez, gizonak (36 urtekoa) sastada batzuk eman dizkio aitari (60koa). Ustezko erasotzailea atxilotuta dago.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak 36 urteko gizon bat atxilotu du gaur goizaldean Benetusserren (Valentzia), aita (60 urtekoa) hiltzea egotzita, Institutu Armatuak baieztatu duenez.

Antza denez, atxilotutakoak buruko gaixotasun bat dauka, eta sastada batzuk emanez hil du aita, emaztearekin batera etxean zegoela.

Ezbeharra atzoko 11:00etan jazo zen, baina ustezko hiltzaileak ihes egin zuen. Agenteek gaur goizaldean topatu dute, hilketa izan den herrian bertan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea