Gizartea -
Denboralearen ondorioz
Bi arrantzale hil dira, Galizian eta Andaluzian
Beste arrantzale baten bila ari dira Coruñan, eta beste bat zauritu da Castro Urdialesen (Kantabria), olatuen ondorioz.
Erredakzioa
Galizian, Lugon, 73 urteko marinel bat hil da gaur goizean. Ontzia lekuz aldatzera joan eta irauli egin da. Coruñan ere, 70 urteko arrantzale baten bila ari dira; atzo atera zen itsasora, eta ez da itzuli.
Itsasoak kalte handiak eragin ditu Asturiasen. Cudillero inguruan, hainbat jatetxe eta hotel hartu ditu urak. Ostalariek ia dena galdu dute.
Kantabrian ere, Castron, 59 urteko arrantzale bat larri zauritu da ontzia iraulita.
Bestetik, Andaluzian, Guardia Zibilak gizon magrebtar baten gorpua aurkitu du itsasontzi batean, Cadizen. Ontziak haitzen aurka jo zuen antza.
Galizian hildako gizona
Jose Ramiro Fernandez, 73 urtekoa eta marinel erretiratua, gaur goizean hil da Burelan (Lugo), ustez bere batela tokiz aldatzen zegoenean, udal iturriek Efe albiste agentziari jakinarazi diotenez.
Haize denboralea dela eta, bere batela arriskuan zegoela uste zuen gizonak eta tokiz aldatzea erabaki du, eta argitu gabe dauden arrazoiengatik batela irauli da eta gizona ito da.
10:15 aldera topatu dute Salbamendu taldeek gizonaren gorpua eta ezin izan dute ezer egin.
Andaluzian hildako gizona
Cadizen, gizon magrebtar baten gorpua aurkitu du Guardia Zabilak; ezbeharraren nondik norakoak ikertzen ari dira, baina, antza denez, bere ontziak haitzen aurka jo du.
Coruñan arrantzale bat desagertu daItsasoko Laguntza arrantzale baten bila ari da astelehenean, Baldaion (Coruña), desagertu ostean, Europa Press albiste agentziak jakinarazi duenez.
Oraingoz bilaketa lanetan ari dira, eta horretarako aire-tresnak erabiliko dituzte ere.
Castro urdialesen zauritutakoa
Gaztea hil da Donibane Lohizunen, kitesurfean ari zenean
28 urteko gazte bat hil zen atzo Donibane Lohizunen, haizearen ondorioz, kitesurfean ari zenean. Antza, haize bolada handi baten eraginez, eraikin baten aurka jo zuen gazteak. 15 metrotik erori eta bertan hil zen.